Apareción en el periódico Hitza

Etxebizitza osoko proiektuak egiten ditugu, osorik jantzita

Zer eskaintzen du Gonzalez De- korazioa dendak?
Gonzalez Dekorazioa ez da baka- rrik altzariak saltzeko puntu bat, interiorismoaz arduratzen gara. Proiektuak egiten ditugu: loge- lak, egongelak, sukaldeak… bai eta etxebizitza osoak ere. Bezero- aren nahien arabera, katalogoen bidez guk daukaguna erakusten diegu. Ideia bat eginda daukate- nean, euren etxeetara goaz, neu- rriak hartzen ditugu eta proiek- tua egiten dugu 3D formatuan. Modu horretan, bezeroek jakin ahal dute zelan geratuko den.

Hasieratik amaierara egiten di- tuzue proiektuak.
Bai, gaur egun gai gara etxebizi- tza osoa egiteko; papera, pintu- ra, izarak, landareak, osaga- rriak… Guregana datorren per- tsona batek proiektu osoa egin

dezake gugaz. Bakoitzaren eko- nomia eta gustuen arabera, bere etxea errealitate bilakatzen la- guntzen diegu bezeroei. Bezero bakoitza garrantzitsua da.

Berritzen joan behar duzue?

Hala da, bai. Lehen, ezinezkoa zen ikustea armairu bat zelan ge- ratuko zen. Orduan, ordenagai- luetako programak erabiltzen hasi ginen, etxearen ikuspuntu osoa eduki ahal izateko. Urtee- kin, diseinuan sartu gara eta su- kaldeak ere egiten ditugu. Saia- tzen gara, gainera, azoka desber- dinetara joaten momentuko tendentziak zeintzuk diren eza- gutzeko, asko aldatzen direlako.

Familia enpresa duzue.

80 urtetik gora daramatzagu Gernika-Lumon. Gure aititak eta osabak sortu zuten enpresa. Gero nire aita egon zen, nahiz eta enpresa aurrera ateratzeko ku- deatzaile bat sartu zen, ez zekite- lako askorik altzariei buruz. Ho- riek erretiroa hartuta, neba-arre- bak sartu gara. Jendeak ezagutzen gaitu, konfiantza oso- koak gara, horregatik darama- tzagu 80 urtetik gora hemen.